NIRI BURUZ

Oiartzunen jaio nintzen, 1975ean.
Haurtzaroa sekretuz betea gogoratzen dut.
Eta asko hitz egiten nuela eta asko isildu.
Baina dibertigarria, alaia. Kantuan.

Tarteko urte denak ez noa hemen kontatzera.
18 urte bete berritan Arte Ederrak ikastera joan nintzen, Bilbora.
Arteaz, ikasi nuen zerbait, bizitzaz gehiago hala ere.

Unibertsitatea karrera amaitu gabe utzi nuen.
Baina sormenaren iturria beti egon da zabalik.

2010ean “Hariketak; lotzea askatzea denean” proiektua abiatu nuen.
2013ko abenduan “FALTA (ez) diren gauzak” erakustiko dut Oreretako Mikelazulon. Ausentzietara bidaia pertsonal bat, beraz politikoa.

Eta bidean, bidea.

Gaur, horrek balio dit.