Mila esker Txokolo, ezer ez da FALTA izan

Mila esker hilabete honetan zehar Mikelazulotik “FALTA (ez) diren gauzak” erakusketa ikustera pasa zaretenei, zuen hitz ederrrak utzi dizkidazuenei, erakusketa tarteko ezagutu dudan jende berriari, hari berriak eman dizkidazuenei. Eta bihotzez, Txokolori. Urte amaiera ederra zinez. Hurrengo geltokia Zarautz, Otsailak 7 – martxoak 2. Torre luzea erakusgela.