Mila esker hilabete honetan zehar Mikelazulotik “FALTA (ez) diren gauzak” erakusketa ikustera pasa zaretenei, zuen hitz ederrrak utzi dizkidazuenei, erakusketa tarteko ezagutu dudan jende berriari, hari berriak eman dizkidazuenei. Eta bihotzez, Txokolori. Urte amaiera ederra zinez. Hurrengo geltokia Zarautz, Otsailak 7 – martxoak 2. Torre luzea erakusgela.
Hilabetekako artxiboa: abendua 2013
Oiartzun Irratian FALTAz
Mirami Martiarenarekin Oiartzun Irratia n, Mikelazulotik FALTAz. Plazer bat. http://bit.ly/1jKVf9S
FALTAren hurrengo geltokia: Zarautz
FALTA (ez) diren gauzak erakusketak geltoki berri bat izango du otsailean: Zarautz. Torre luzeako erakusgela. Otsailak 7 martxoak 2.
“Torre Luzea dorrea babeserako euskal arkitekturaren adibide garbia da, eta gotiko zibileko onenetariko bat. Lodiera handiko hormetan, zenbait gezileiho egin zituzten, eraikin barrura argia sartzeko”.
Xalbador bertsolariak, emazte zenaren soinekoari:
Nekane Peñagarikanok gogorarazi zidan lehengoan irratian,                                    FALTAko soinekoez ari ginela.
Pentsa zazue alargundu bat
ez daike izan urusa,
dolamen hunek, oi!, ez dezala
anitz gehiago luza,
orai urtea ziloan sartu
andreñoaren gorputza,
haren arropa hantxet dilindan
penaz ikusten dut hutsa.
Geroztik nihaur ere nabila
guzia beltzez jantzirik,
ez dut pentsatzen nigar eiteko
ene begiak hersterik,
ez pentsa gero, andre gaixoa,
baden munduan besterik
zure arropa soinean
har dezaken emazterik.
Xalbador
Hitzen Uberaneko lagunekin solasean
Irratira ere eraman genuen FALTA
Mendi Urruzunoren bideo ederra, aurkezpenean jasotako irudiekin
Lagun haundiak ditut eta gauza haundia da hori. Mendi Urruzuno-k opari hau egin dit, “FALTA (ez) diren gauzak” erakuskeatren aurkezpen egunean jasotakoarekin. “Bidea eta denbora” (eskerrak (ahulak garen) Anari) behar izan ditut, baina ailegatu naiz, joateko.
Eskaintza bat FALTA zen
Jokoa eten zenean hasi zen FALTA. 1984ko ekainaren 15ean.
Egun horretan ez ginen laura iritsi.
Eraman zuten ama, ihes egin zuen aitak, galdu nituen haurtzaroa, gorputza eta osabak.
Agur moketa gainean oinutsik osabekin jolasten emandako garaiari. Hainbat etxetan anai-arrebak, seme-alabak, gurasoak,… falta eta osaba-izebak bikoiztu ziren garaiari. Haur haiei esan nahi nieke neri kontutatu zizkidatela eurentzako ziren ipuinak, dena ez zela erabat galdu.
Joseba Sarrionandiari aspaldi “Ez diren gauzak†poema irakurri nionean hasi nintzen pentsatzen sentitzen nuenaz, hasi nintzen galdu nuen gorputzaren bila, hasi nintzen bila.
Ez izateko, ausentzia izateko, nire baitan leku asko hartzen zuen haren bila. 29 urte geroago askatu naiz, lotuz.
1984 hartan bezala orain, 1900ean Hendaian eraikitako Gaztelu zahar frontoian aurkitu ditut erantzunak. Eskuartean hainbestetan izan nituen pilota haietan, eta ulertu nuen paretak zuloa itzultzearekin hariak ere eman zizkidala, larruaren azpian zeudela hariak, hari nintzela.
Bizitza paraleloetan bizi izan ginen haurrei eskaini nahi nieke.
Gurasoei, gero dena ulertu genuela. Hau sentitu genuen hari kantu bat dela.
FALTA izan zitzaidan hark ere egin nauelako nauena.
Ausentziak handiak izan zirela gero, baina presentziak direla barruan gordeta, josita geratu zaizkidanak.
Eta Larraitzi, bidea elkarrekin egin genuelako.
Mina badoa soinekoekin hegan.