Gaua benetan gau, mendian da.
Hilabetekako artxiboa: abuztua 2013
“Ez diren gauzak” . Joseba Sarrionandia
EZ DIREN GAUZAK
Litezkeen gauzarik ederrenak
ez dira.
Mezurik sakonenak ez dira
oraindik esan.
Herrialde gehienak herrialde
ezezagunak dira.
Ez den zenbat gauza, ez den
zenbat jende den munduan.
Ez den herrialdean sortu ginen
eta, geu ere,
izan,esan gabe doa, ez garena
gara.
Dena gabezia, dena atzetasuna,
dena bitartea,
dena hutsaldia, dena aldartea,
dena lekutasuna.
Eta egiteko gehienak egiteke
ditugu.
Poemarik behinenak izkiriatzeke
daude…
Ez diren gauzak ere
badira.
Bizitza, ez diren gauzez ere
osatzen delako.