Ausentzien presentzia indartsua.
Horra hurrengo lanaren ardatza.
Udan sortzeko prest. Uda sortzeko prest.
http://calgrasavinyo.wordpress.com/
Hilabetekako artxiboa: ekaina 2012
Nire 1984
Ikasgelan sartu da zuzendaria
andereñorengana hurbildu da
baina bidean begi bat nireari iltzatu zaio
belaunak izozten hasi zaizkit
uste dut erori egingo naizela
eguna kolorea galtzen hasi da
zuri beltzean eta mantxo doaz hurrengo segunduak
bazkaltzera izebarenera joateko abisua eman didate
hori bakarrik jakingo balute
egunak ez zukeen kolorea galduko
oinak ez nituzke urtzen sentituko
eskuartean nuen marrazkiak ez zukeen oihu egingo
Baina nola esaten zaio haur bati
200 guardia zibil joan direla etxera osaben bila
gurasoen bila?
Egun hartan ama, aita, osabak, basoak eta oreinak galdu nituen
bizitzen jarraitzeko hitzak jan nituen
berriz gortina okreen atzetik begiratu dudan arte
ez ditu aurkitu
Gaur bezalako egun batez 1984an.
Eta zenbat kontakizun…