Diseinu lanei keinuka


Aurkezpen egunean irakurritako testua:

Eskerrikasko denoi.
Eskerrikasko Berdintasunerako kontseilua osatzen duzuen denei, Kontseiluaren logotipoa izango zena diseinatzeko aukera emateagatik eta nik aurkeztutako lana aukeratzeagatik.

Eskerrak berdinak ez garen, aspergarria litzateke bizitza, ezer deskubritzeko ez genuke izango.
Berdinak baino, parekoak ditut nahiago, baina aukera berdintasuna behar dugu, pareko aukerak ez dira nahikoak. Pareko aukerak eta aukera berdinak ez baitira beti berdin.

Zaila da irudi batean esan nahi den dena kabitzea. Kabitu beharko lukeen dena aurkitzea.
Dena kabitu dela iruditzen zaizunean ere, denek ez dute berdin ikusten.
Ea denok berdin ez ikustita ere, irudi hau denontzat baliagarria den.

Zertarako eta nortzuk. Bi ardatz horien gainean aritu naiz.

Hala jarri ditut bi marra berdin elkarren parean, berdin ikurra osatuz. Berdintasunera bidea trazatuz.
Eta zirkuloak zirkuloan, kontseilukideak kontseiluan.
Aukera berdintasunerako ekuazioan lanean.
Eta dena fuksia kolore biziz tindatu.
Irudiak ezinbestekoa zuen energia transmititzeko ondoen egokitzen zena.
Eta Euskal Herriko eta munduko emakume ekintzaile zenbaitek erabiltzen duten kolorea.

Zirkuloak mugimendua dakar berarekin.
Euskal Herriaren historian, mitologian, nonnahi ageri dira zirkuloak.
Zirkuloan bildu izan gara.

Segi dezagun zirkuloetan, mugimenduan.
Mila esker eta hurren arte