Hustu dugu aretoa.
Eta zer den, bihotza inoizko beteen sentitzen dut.
Hilabetekako artxiboa: otsaila 2011
tik-tak: 2 egun eta “Hariketak” badoa hegan Donostiatik
Hurrengo geltokiak?
Urrian Hondarribia, Modotti tailerra.
eta lehenago? lehenago ere izango da zerbait, baina dena lotuta dagoenean jakinaraziko dut.
eta bitartean badut zer josi. Buru-bihotzetik pasa da jada ideia. Orain eskuetara bidea egin behar du.
Kontatuko dizuet bidea.
Eskerrikasko Okendora bidaia egin duzuenoi, eta nahi bai baina ezin izan duzuenoi.
“Hariketak” 943Magazine aldizkarian
2011_02_943MAGAZINE
32.orrialdea
“Hariketak”, otsailak 25 arte ikusgai Okendo Kultur Etxean.
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era
Zure radiografiak behar ditut
Seguru nago etxeko apal edo kajoiren batean radiografiaren bat duzula gordeta. Emango al didazu? Bihar arratsaldeko 16:00etatik aurrera kaxa bat jarriko dut erakusketaren aretoan. Otsailak 25 bitartean joaten bazara, utzi bertan zure radiografia, harilkatzen jarrai dezadan…Milesker!