Hilabetekako artxiboa: urria 2010
proposamen berriak
Milesker bihotzez
Milesker bihotzez atzoko aurkezpenean ondoan izan zintuztedanei eta nahi bai, baina ezin izan zutenei.
Milesker proiektu hau nirekin harilkatu duzuen denei.
Atzo zirkulo bat itxi zen eta beste bat zabaldu.
Orain gozatzea tokatzen da.
Azaroaren 11 arte duzue ikusteko aukera.
Gustora asko jasoko nituzke zuen inpresioak.
Muxu bana.
HARIKETAK. Aurkezpena zuzenean.
Gaur arratsaldean, 19:00etan, erakusketaren aurkezpena zuzenean emango dugu hemen.
HARIKETAK. Lotzea askatzea denean
Hariketak, nigan bizitzen urteak zeramatzaten istorioen
erditzea da.
Nigan bizi diren munduen kontakizuna.
Barne tentsio, pultsio, poz, kezka eta emozioen
harilkatzea, hariketa.
Barruan egindako kanpora begirako lana..
Eta emozioek badutelako territorio bat, radiografiak.
Lur bat saihets artean, aldaken kiribiletan, hatz puntetan.
Hariketak, ulertzeko, sendatzeko, ibiltzeko ariketa da.
Orain, gorputza soinean hartuta nabil.