HARIKETAK. Lotzea askatzea denean

Hariketak, nigan bizitzen urteak zeramatzaten istorioen
erditzea da.

Nigan bizi diren munduen kontakizuna.
Barne tentsio, pultsio, poz, kezka eta emozioen
harilkatzea, hariketa.

Barruan egindako kanpora begirako lana..

Eta emozioek badutelako territorio bat, radiografiak.
Lur bat saihets artean, aldaken kiribiletan, hatz puntetan.

Hariketak, ulertzeko, sendatzeko, ibiltzeko ariketa da.
Orain, gorputza soinean hartuta nabil.