“Hariketak; lotzea askatzea denean” erakusketa Hondarribian

Alamedan aparkatu dezakezu.
Autobusez bazatoz lehenengo geltokian jeitsi.
Harresira bidea egin eta sarrerako atea zeharkatu,
Kale Nagusira.
Bakarrik egongo zara beharbada,
zu eta zure zapaten hotsa
adokin hezeetan.
Ez izutu.
Barrura bilduta dagoen herria da.
Eta horrelakoetan beti gertatzen da
barrura zabaltzen diren ateei
kanpora leihoak irekitzen zaizkiela.

Modotti leihoa da
isiltasun itogarrian arnasa
Gotzone Elu birika.

Haizea dabil 28. zenbakian.

Ekainaren 16tik “Hariketak” Oiartzunen. Niretzako, zita espeziala.

Ekainaren 16an aurketuzko dut “Hariketak; lotzea askatzea denean” Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
Niretzako, zita espeziala; Oiartzunen delako, ekainaren erdialdean delako eta itzulera bat delako bere osoan.
Gusto baduzue…

Ekainaren 16tik uztailaren 7ra
Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara
Larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara
Aurkezpena, ekainaren 16an 19:30ean, errezitaldi musikatuarekin: Ainara Lasa & Xabi Strubell

OHARRA: ekainaren 17an arratsaldez, ekainaren 18 eta 25ean 12etatik aurrera eta ekainaren 20an arratsaldez erakusketa itxita egongo da, aretoa okupatuta dagoelako aurrez hitzartuta zeuden ekitaldiekin.

tik-tak: 2 egun eta “Hariketak” badoa hegan Donostiatik

Hurrengo geltokiak?
Urrian Hondarribia, Modotti tailerra.
eta lehenago? lehenago ere izango da zerbait, baina dena lotuta dagoenean jakinaraziko dut.
eta bitartean badut zer josi. Buru-bihotzetik pasa da jada ideia. Orain eskuetara bidea egin behar du.
Kontatuko dizuet bidea.

Eskerrikasko Okendora bidaia egin duzuenoi, eta nahi bai baina ezin izan duzuenoi.

Hurrengo geltokia: Okendo Kultur Etxea, Donostia.

“Hariketak; lotzea askatzea denean” lan sortak bihar du azken eguna Oreretan.
Aukera sortu zitzaidalako abiarazi nuen han. Aukera aukeratu egin nuen hala ere.
Gertu, gertuegi Ainara, pentsatu nuen hasieran.
Baina hau distantziak murrizteko, bi batean lotzeko hariketa zen.
Ezin zuen hurrun hasi.

Hari gara, josi gara, ari naiz.
Orain lur berrietara noa, goaz, territorio beretik hala ere.

Urtarrilaren 14tik otsailaren 25ra
Okendo Kultur Etxea
Areto Zaharra
Nafarroa Etorbidea 7
Donostia

proposamen berriak

Atzo, Donostiako kultur etxe batean “Hariketak. Lotzean askatzean denean” erakusteko proposamena jaso nuen.
Noiz non, joango naiz zehazten. Baina barruan dudan poza eta lasaitasun sentsazioa deskribaezina da.
Milesker Gorka; harilkari handia zara, eta puntada bakoitzaren lekua asmatzen jakintsua.