Geltokiak jeitsi eta igotzeko baino, abiatu edo ailegatzeko dira. Eta ez da gauza bera. Abiatzeak eta ailegatzeak biek dute mugimendua bere baitan, bertsoak bezala, zirkuloak bezala.
Geltokiekin sarea osatu da, Gpuntua – Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan-, sarea bera da geltokia sari honetan; ailegatu eta abiatzen diren bertsoez, bertsolariez, eskolez, zaleez osatua. Zirkuloa bezain osoa, baina beti, mugimenduan, geltoki berri bila dabilena.
“Hariketak; lotzea askatzea denean” erakusketa Hondarribian
Posted: 2011/10/28 by Ainara Lasa in "Hariketak", ErakusketakAlamedan aparkatu dezakezu.
Autobusez bazatoz lehenengo geltokian jeitsi.
Harresira bidea egin eta sarrerako atea zeharkatu,
Kale Nagusira.
Bakarrik egongo zara beharbada,
zu eta zure zapaten hotsa
adokin hezeetan.
Ez izutu.
Barrura bilduta dagoen herria da.
Eta horrelakoetan beti gertatzen da
barrura zabaltzen diren ateei
kanpora leihoak irekitzen zaizkiela.
Modotti leihoa da
isiltasun itogarrian arnasa
Gotzone Elu birika.
Haizea dabil 28. zenbakian.
Ekainaren 16tik “Hariketak” Oiartzunen. Niretzako, zita espeziala.
Posted: 2011/06/05 by Ainara Lasa in "Hariketak", ErakusketakTags: erakusketa, hariketak, kultura, Oiartzun, udala
Ekainaren 16an aurketuzko dut “Hariketak; lotzea askatzea denean” Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
Niretzako, zita espeziala; Oiartzunen delako, ekainaren erdialdean delako eta itzulera bat delako bere osoan.
Gusto baduzue…
Ekainaren 16tik uztailaren 7ra
Astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara / 17:00etatik 20:00etara
Larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara
Aurkezpena, ekainaren 16an 19:30ean, errezitaldi musikatuarekin: Ainara Lasa & Xabi Strubell
OHARRA: ekainaren 17an arratsaldez, ekainaren 18 eta 25ean 12etatik aurrera eta ekainaren 20an arratsaldez erakusketa itxita egongo da, aretoa okupatuta dagoelako aurrez hitzartuta zeuden ekitaldiekin.
Antxeta irratiko “Gonekin ero bero” saioan “hariketak;lotzea askatzea denean” lanaz atzo egin zidaten elkarrizketa entzun nahi?
Posted: 2011/03/22 by Ainara Lasa in "Hariketak", "Hariketak", Erakusketak, KomunikabideakTags: antxeta irratia, emakume artistak, gonekin ero bero, hariketak, irratia
Diseinu lanei keinuka
Posted: 2011/03/13 by Ainara Lasa in DiseinuaTags: Ainara Lasa, Berdintasuna, Errenteria, Kontseilua, logotipoa
Aurkezpen egunean irakurritako testua:
Eskerrikasko denoi.
Eskerrikasko Berdintasunerako kontseilua osatzen duzuen denei, Kontseiluaren logotipoa izango zena diseinatzeko aukera emateagatik eta nik aurkeztutako lana aukeratzeagatik.
Eskerrak berdinak ez garen, aspergarria litzateke bizitza, ezer deskubritzeko ez genuke izango.
Berdinak baino, parekoak ditut nahiago, baina aukera berdintasuna behar dugu, pareko aukerak ez dira nahikoak. Pareko aukerak eta aukera berdinak ez baitira beti berdin.
Zaila da irudi batean esan nahi den dena kabitzea. Kabitu beharko lukeen dena aurkitzea.
Dena kabitu dela iruditzen zaizunean ere, denek ez dute berdin ikusten.
Ea denok berdin ez ikustita ere, irudi hau denontzat baliagarria den.
Zertarako eta nortzuk. Bi ardatz horien gainean aritu naiz.
Hala jarri ditut bi marra berdin elkarren parean, berdin ikurra osatuz. Berdintasunera bidea trazatuz.
Eta zirkuloak zirkuloan, kontseilukideak kontseiluan.
Aukera berdintasunerako ekuazioan lanean.
Eta dena fuksia kolore biziz tindatu.
Irudiak ezinbestekoa zuen energia transmititzeko ondoen egokitzen zena.
Eta Euskal Herriko eta munduko emakume ekintzaile zenbaitek erabiltzen duten kolorea.
Zirkuloak mugimendua dakar berarekin.
Euskal Herriaren historian, mitologian, nonnahi ageri dira zirkuloak.
Zirkuloan bildu izan gara.
Segi dezagun zirkuloetan, mugimenduan.
Mila esker eta hurren arte
Batzuetan hutsak erakusten du ondoen betearen dimentsioa
Posted: 2011/02/28 by Ainara Lasa in "Hariketak", Erakusketaktik-tak: 2 egun eta “Hariketak” badoa hegan Donostiatik
Posted: 2011/02/23 by Ainara Lasa in "Hariketak", ErakusketakHurrengo geltokiak?
Urrian Hondarribia, Modotti tailerra.
eta lehenago? lehenago ere izango da zerbait, baina dena lotuta dagoenean jakinaraziko dut.
eta bitartean badut zer josi. Buru-bihotzetik pasa da jada ideia. Orain eskuetara bidea egin behar du.
Kontatuko dizuet bidea.
Eskerrikasko Okendora bidaia egin duzuenoi, eta nahi bai baina ezin izan duzuenoi.

“Hariketak” 943Magazine aldizkarian
Posted: 2011/02/18 by Ainara Lasa in "Hariketak", "Hariketak", Erakusketak, Komunikabideak2011_02_943MAGAZINE
32.orrialdea
“Hariketak”, otsailak 25 arte ikusgai Okendo Kultur Etxean.
10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era
Zure radiografiak behar ditut
Posted: 2011/02/10 by Ainara Lasa in "Hariketak", "Hariketak", ErakusketakSeguru nago etxeko apal edo kajoiren batean radiografiaren bat duzula gordeta. Emango al didazu? Bihar arratsaldeko 16:00etatik aurrera kaxa bat jarriko dut erakusketaren aretoan. Otsailak 25 bitartean joaten bazara, utzi bertan zure radiografia, harilkatzen jarrai dezadan…Milesker!






